Iragan abenduan entregatu zituzten "osasun sistema publiko eta duinaren alde" Aiaraldean bildutako 5.646 sinadurak, Osakidetzak Gasteizen dituen zerbitzu zentraletan. Hilabete eman zioten erakundeari erantzun bat emateko; baina hiru hilabete igaro dira ordutik hona eta, salatu dutenez, ez dute inolako mezurik jaso.
Hori dela eta, sinadura bilketaren sustatzaileek (SOS Aiaraldea plataformaren barruan daudenak) urrats berriak iragarri dituzte. Zehazki, mozioak aurkeztuko dituzte eskualdeko udaletxetan, Laudiotik hasita. Hain zuzen, datorren astelehenean joango dira herri horretako plenora, eta bertaratzeko deia luzatu diete herritar guztiei.
🔴 Osakidetzak ez die Aiaraldean bildutako 5.600 sinadurei erantzun ere egin
— Aiaraldeko Greba Batzordea (@AiaraldeaGreba) March 20, 2025
Ez gara geldirik egongo, vamos a presentar mociones en los ayuntamientos 👇👇👇
🔊 LAUDIOKO PLENOA 🔊
🗓️ Martxoak 31 de marzo
🕧 18:00
📍 Laudioko Udaletxeko pleno aretoa
Animatu bertaratzera! ✊ pic.twitter.com/9pI0niDP0d
2024ko urrian abiatu zuten sinadura bilketa, lau gauza eskatzeko Osakidetzari:
- Laudio eta Amurrioko Etengabeko Arreta Guneetako ordutegi eta txanda guztietan bermatzea beharrezkoak diren espezialitate eta kategoria guztietako osasun profesionala, baita medikuak ere. Era berean, eskualdean dauden Osakidetzako gainerako azpiegituretan ere behar diren giza baliabide guztiak uneoro bermatzea eskatzen dugu.
- Laudioko anbulantzia medikalizatuko (SVA) txanda guztietan beharrezkoak diren osasun profesional guztiak bermatzea, medikuak barne.
- Osakidetzaren oinarrizko asistentzia-zerbitzuak bermatzea.
- Buru Osasunerako Zentroko arreta arina izatea, psikiatra zein psikologoagatik artatuak izateko itxaron zerrendak murriztuz.