Eskualde bat, Aiaraldeak hamabost!

Berde geunden: 2010eko "moskeo kanpaina"-ren bideoa

Erredakzioa 2025ko api. 1a, 07:00

"15 urte pasa dira berde geundenetik, komunikazio leihoak zabalduz hazi dugu lur hauetan euskara”. Hala aldarrikatu du Madalen Artetxek Aiaraldea Ekintzen Faktoriaren 15. urteurrena dela eta plazaratutako bideoan. Modu horretan, erreferentzia egin dio duela 15 urte plazaratutako "moskeo kanpaina"-ri. Hemen goian ikusi daiteke kanpaina horretarako 2010ean ekoiztutako bideoa.

Aurten 15 urte betetzen dira Aiaraldea Komunikazio Leihoa ireki genuenetik. Hori ospatzeko, Aiaraldea Komunikabidearen artxibo historikoa osatzeari ekin diogu, jadanik Internet ikusgai ez dauden aspaldiko bideoak, edukiak, efemerideak... berriz sareratuz. 

Hemen ikusi daitezke orain arte plazaratutakoak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!