Itzuliak Urduña izango du abiapuntu bihar. Txirrindularitza lasterketaren 5. etapak Urduña eta Gernika lotuko ditu 174 kilometroko ibilbidean. Euskal Herriko txirrindularitza proban buru-belarri murgilduta dago Aritz Arberas Lidl-Trek taldeko prestatzaile fisikoa. Mattias Skjelmose talde-burua podiumean jartzea dute helburu.
Egun korapilatsuak izan arren, Aiaraldea Komunikabidearekin hitz egiteko tartea hartu du amurrioarrak, lasterketa hainbeste maite dituen etxeko errepideetatik igarotzen dela probestuz.