Asteburu honetan izango da Arabako Bolatoki Txapelketaren finala. Otsailean abiatu zen norgehiagoka, eta eskualdeko bolatoki ugaritan egin dituzte tiradak ordutik hona.
Kexaa zein Beotegin egingo dituzte azken tiradak asteburu honetan. Larunbatean 18:00etatik 20:00etara egongo dira eta igandean 11:00etatik 13:00etara. Txapelketaren 50. edizioa da aurtengoa. Hori dela eta, Aiaraldea Komunikabideak zuzeneko emisioa egingo du bi egunetan Kexaako bolatokitik, finalaren nondik norakoen berri emateko. Aiaraldea.eus atarian jarraitu ahal izango da saioa.
Asteburu honetakoa ez da Aiaraldea Komunikabideak emitituko duen lehen bolo finala izango, iazko ekainean iaz zortzi orduko emisio berezia egin baigenuen Luiaondoko bolatokitik, Euskadiko Txapelketan: