Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek merezitako omenaldi eta jai erraldoia jasoko dute BECen maiatzaren 3an 17:00etan, Nik ere maite zaitut lemarekin. Geratzen diren sarrerak salgai daude oraindik, baina Aiaraldea Komunikabideak pistako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu maiatzaren 2an.
Jaian 200 sortzailek jarriko dute alea eta euskal kulturaren izen oso ospetsuak egongo dira oholtzan: Itziar Ituño, Miren Amuriza, Eñaut Elorrieta, Uxue Alberdi, Maialen Lujanbio, Go!azen, Xabi Solano... Eta Gazatik ere ekarpena egongo da, Sol Band taldea etorriko baita (gogoratu beharra dago pailazoek herri palestinarrarekiko hainbat elkartasun keinu izan dituztela).
Eskualdeko ordezkariak ez dira faltako. Izan ere Agurtzane Intxaurraga izango da zuzendaria eta Yogurinha Borova ere agertuko da.
Milaka lagun batuko ditu ospakizunak eta horien artean egon nahi duenak, aukera dauka zozketan parte hartzeko izena emanda hemen.