Prest dago Euskaraldiaren Aiaraldeko hamaikakoa

Txabi Alvarado Bañares 2025ko api. 25a, 15:31

Hamaika pertsonek egingo dute Euskaraldiaren enbaxadore lana. / Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua

Urduñan egingo da eskualdeko eguna maiatzaren 18an, eta Aiaraldeko gainontzeko herrietan ere beste hainbat jarduera prestatuko dituzte maiatzaren 15etik 25era bitartean. 

Hogei egun falta dira Euskaraldia hasi dadin, eta aurkeztu egin dute dagoeneko Aiaraldeko hamaikakoa. Eskualdeko hamaika pertsona bildu dituzte, herri eta profil ezberdinetakoak, Euskaraldian eragile aktibo izan daitezen.

Honako hauek osatzen dute hamaikakoa:

  • Izazkun Gaztelu: Futbolaria ohia, Orozko
  • Garazi Abrisketa: Irakaslea eta musikaria, Zollo
  • Itxaso Retes: Arakaldo
  • Txani Rodriguez: Idazlea, Laudio
  • Naiara Otaola: Okondo
  • Nel Santacruz: Urduña
  • Maiteder Intxaurraga: Orozko
  • Hector Borge: Hockey jokalaria, Aiara
  • Irene Vadillo: Artziniega
  • Nacari Rivaldes: Amurrio
  • Yogurina Borova: Drag eta musikaria, Laudio

Eskualdeko eguna, Urduñan

Horrez gain, Euskaraldiak Aiaraldean hartuko duen formaren inguruko xehetasun gehiago ere zabaldu dituzte antolatzaileek. Herri bakoitzak bere agitarau propioa izango du hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa kolektiboak iraun bitartean, baina guztiek egingo dute bat maiatzaren 18an Urduñan, bertan egingo baita Eskualdeko Eguna, goizetik arratsaldera luzatuko den egitarauarekin:

11:00-14:00 / 17:00-20:00 // Museoan bisitak euskaraz eta ate irekiak

10:00 // Orientazio proba, Foru plazatik abiatuta

13:00 // Trapu Zaharrak antzezlana

14:00 // Ekitaldi nagusia, Foru plazan

Koreografia dantza orokorra

Ahobizi eta Belarriprest panpinak

15:00 // Bertso bazkaria

17:00 // Bingoz bingo! (Yogurinha Borova eta Aurori Badiola)

18:30 // Burbuilak taldea

Izena emateko aukera, zabalik

Euskaraldian izena emateko aukera dago dagoeneko. Horretarako, hainbat herritan jarriko dituzte postuak datozen egunetan. Dena den, Internet bidez ere egin daiteke, hemen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide