Urduña eta Bilbo arteko tren zerbitzua berrezartzeari ekin dio Renfek, atzoko itzalaldiaren ostean. Tren ugari dauden dagoeneko martxan, baina ohartarazi dute atzerapenak egon daitezkeela.
Renfek ofizialki jakinarazi du 08:04an aldiriko zerbitzua indarrean dagoela berriro Bilbon eta Donostian. 09:30ean normaltasunez lanean ari direla erantsi dute.
Halaber, Laudioko nasara sartzeko sarbideak ez daude funtzionamenduan eta, ondorioz, irekita utzi dituzte.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzak ere azaldu du zerbitzu elektrikoa guztiz berreskuratu dela EAEn.
🔴 Egun on! Goizeko 7: 00etan berrezarri da Euskadiko hornidura elektrikoaren % 100. Arazo txikiak gerta daitezke, baina dena martxan dago.
— Mikel Jauregi (@Mikel_Jauregi_) April 29, 2025
Gure esker ona @RedElectricaREE , @Iberdrola eta @iDE_Iberdrola-ko langileei. Eskerrik asko!@Gob_eus @industriaEUS @EVEuskadi