Ostegun honetan hasiko da Euskaraldia, maiatzaren 25era arte luzatzeko. Aiaraldean ere eragin nabarmena izango du ariketa kolektibo horrek. Datozen egunetan hainbat ekimen prestatu dituzte herrietako batzordeek, ahobizi eta belarriprest ahalik eta gehien aktibatzea helburu.
Horri begira, Badator Euskaraldia! podcast berezia ekoiztu dugu Aiaraldea Komunikabidetik, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluarekin elkarlanean, iristear dagoen euskararen aldeko ekimen erraldoiaren gaineko informazioa jendarteratzeko.