Ez da ezer falta: Ostegun honetan hasiko da Euskaraldia, maiatzaren 25era arte luzatuko den hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa kolektibo erraldoia. Euskal Herriko milaka bizilagun arituko dira ahobizi eta belarriprest txapak soinean, euskararen biziberritzean modu aktiboan eragiteko.
Aiaraldean ere presentzia nabarmena izango du egitasmoak. Azken asteetan hainbat batzorde egin dira, eta informazio puntuak jarri dituzte baita bederatzi udalerrietan, jendea ekimenean parte hartzera bultzatzeko. Oraindik aukera dago izena emateko. Horretarako modu erraz eta zuzenena da Euskaraldia.eus atarian sartzea. Bertan dagoen formularioa betetzea aski da ahobizi edo belarriprest rolak hartzeko.
"Euskara aktibatzea" izango da egitasmoaren xede nagusia. "Pausoak ematea nahi ditugu, eta ematen diren urrats horiek atzera bueltarik ez izatea", azaldu du Alazne Larrinagak, Euskaraldiaren Aiaraldeko dinamizatzaileetako batek, Badator Euskaraldia! podcastean:
Bide horretan, ahobizi eta belarriprestek betetzen duten funtzioa gogorarazi du: "Ahobizi rola hartzen dutenek lehen hitza euskaraz beti egiteko hautua egingo dute, eta aurrean duten pertsonak euskaraz ulertzen badu euskaraz erantzungo diote, eta euskaldunekin beti egingo dute euskaraz. Belarriprestak, aldiz, berari euskaraz egiteko eskatzen die ingurukoei, eta berak aukeratzen du noiz eta norekin egiten duen euskaraz".
Txapak banatzeko puntuak
Ahobizi eta belarripest txapak banatzeko gune fisikoak atondu dituzte eskualdeko udalerri guztietan. Ondorengo tokietan eskuratu ahalko dira:
- Amurrio: Kultur etxean (9:00-13:30 eta 16:00-20:00)
- Arrankudiaga-Zollo: Gizarte etxean (9:30-21:00)
- Laudio: AEKn (10:00-13:00 eta 17:00-19:30)
- Okondo: Liburutegian (17:00-20:00) eta eskolan (9:00-13:30 / 14:30-16:30)
- Orozko: Blas de Otero zentroan (9:30-16:00 eta astearte eta ostegunetan 17:00-19:00)
- Urduña: Alondegian (9:00-13:30 eta 16:30-20:30)
- Arakaldo: Udaletxean (9:00-14:00)
- Aiara: Luiaondoko sozialeko tabernan (12:00-22:00) eta Arespalditzako emakumeen gelan (maiatzaren 10 eta 11n 11:00etatik 13:00etara eta maiatzaren 14an 17:00etatik 19:00etara).
- Artziniega: Liburutegian (10:00-13:00 eta 16:00-20:00)
Eskualdeko Eguna Urduñan
Euskararen biziberritzearen aldeko ariketa kolektiboa elikatzeko, hainbat jarduerez osatutako egitarauak prestatu dituzte eskualdeko herri guztietan. Ostegun honetan (maiatzak 15) hainbat jarduera egingo dituzte Amurrio, Urduña, Orozko eta Laudion, eta gainontzeko herrietan ere kultur zein kirol ekitaldi ugari egongo dira datozen hamar egunetan.
Baina zita nagusia igandean izango da, maiatzak 18, Urduñan. Bertan egingo da eskualdeko eguna, goizetik arratsaldera arte luzatuko den egitarauarekin.

EGITARAU GUZTIAK
AMURRIO
Maiatzaren 14an, asteazkena
17:00-19:00 // Izen-emate mahaia, aurrez aurreko txapa banaketaren hasiera (Herriko plazan)
Maiatzaren 15ean, osteguna
17:00-19:00 // Izen-emate mahaia, aurrez aurreko txapa banaketaren hasiera (San Anton plazan)
17:00-18:30 // Xaibor (San Anton plazan)
18:30 // Txokolatada (San Anton plazan)
19:30-21:30 // Kantu kalejira Ugarte Otxotearekin, Euskal Jaiaren eskutik (frontoi kaletik hasita)

URDUÑA
Maiatzaren 15ean, osteguna
19:30 // Hasiera ekitaldia eta txapa banaketa, Foru plazan
Maiatzaren 16an, ostirala
17:00 // Ihes jolasa (Alondegian)
19:00 // Herri adierazpena
20:00 // Orkresta elektrotuna
Maiatzaren 17an, larunbata
12:30 // Zumba dantzaldia Izaskun eta panpinekin
19:00 // Patxi Perez eta konpainia
Maiatzaren 18an, igandea: ESKUALDEKO EGUNA URDUÑAN
11:00-14:00 / 17:00-20:00 // Museoan bisitak euskaraz eta ate irekiak
10:00 // Orientazio proba, Foru plazatik abiatuta
13:00 // Trapu Zaharrak antzezlana
14:00 // Ekitaldi nagusia, Foru plazan
Koreografia dantza orokorra
Ahobizi eta Belarriprest panpinak
15:00 // Bertso bazkaria
17:00 // Bingoz bingo! (Yogurinha Borova eta Aurori Badiola)
18:30 // Burbuilak taldea
Maiatzaren 22an, osteguna
17:30 // Buruhandiak egiteko tailerra, Alondegian
Maiatzaren 23an, ostirala
17:00 // Ihes jolasa, Alondegian
18:30 // Dantza poteoa (Erauntsi dantza taldea)
Maiatzaren 24, larunbata
12:00 // Amama irrifarren ondarea antzezlana, eskolako gimnasioan
Maiatzaren 25ean, igandea
9:00 // Santiago mendira irteera, Txarlazo Mendi Taldearekin
OROZKO
Maiatzaren 15ean, osteguna
Ekimenari hasiera emateko Ahobizi eta Belarriprest panpinak
Maiatzaren 16an, ostirala
Ezker Paretak jokatzen dituen partidetan apaingarriak, frontoian
Kartel-jartze orokorra, herritik
Txokolatada, Zubiaur plazan
OKONDO
Maiatzaren 15ean, osteguna
Euskaraldiaren hasiera
Maiatzaren 16an, ostirala
19:00-21:00 // Triki-poteoa, igerilekutik Batzoki tabernara
ARRANKUDIAGA-ZOLLO
Maiatzaren 15ean, eguena
Euskaraldiaren hasiera
Maiatzaren 16an, barikua
16:30 // Txapa tailerra, txokolatada eta panpinak
18:00 // Txoborro Magoa, Oxinburun
21:00 // Bertso afaria Izar Mendiguren eta Jone Larrinaga bertsolariekin, Gizarte etxean
Maiatzaren 18an, domeka
18:00 // Helduentzako ipuin kontalaria: 80 amandre
Maiatzaren 23an, barikua
17:15 // Orientazio proba, Gurasolagunen eskutik
19:00 // Poteo musikatua

Maiatzaren 24an, zapatua
Mendi martxa Zollora
- 9:00etan luzea: Goikogane-Kamaraka-Altxisketa-Zollo (14 kilometro eta 900 metroko desnibela)
- 10:30etan laburra: Almiñatik Zollora (4 kilometro eta 270 metroko desnibela)
Sagardo Eguna Zolloko taberna berrian. Izen ematea maiatzaren 18ra arte irekita, ondorengo telefono zenbakiaren bidez: 688 820 778.
19:00 // The Dolphiners taldearen kontzertua, Zolloko taberna berrian
Maiatzaren 25an, igandea
17:30 // Ombuaren itzala filma eta Patxi Bisquertekin solasaldia
LAUDIO
Maiatzaren 15ean, osteguna
19:00 // Euskaraldiko mezuaren irakurketa, barbakoa Laudioko odolosteekin (Rakatapla), triki giroa eta kalejira (Alberto Aceron, euria eginez gero Aldai plazan)
Maiatzaren 16an, ostirala
18:00-19:00 // Euskaraldiskoa (Alberto Aceron, euria eginez gero Aldai plazan)
20:00 // Plaza dantza Itxarkundiaren eskutik
Maiatzaren 17an, larunbata
11:30 // Orientazio ibilaldia Aaron Garmendiarekin, Aldai plazan
Maiatzaren 21ean, asteazkena
19:00 // Kaitin Allenderen bakarrizketa: Kaiting in the night, Kasinoan
Maiatzaren 23an, ostirala
20:00 // Erromeria Berriztu taldearen eskutik, Alberto Aceron
LUIAONDO
Maiatzaren 16an, ostirala
19:00 // Arranopola monologoa, Luiaondoko Sozialeko Aretoan