Chock Dee kluba oso pozik dago Espainiako K-1 eta Muay Thai Txapelketetan izandako emaitzekin. Izan ere, sei kirolarik parte hartu dute lehiaketetan eta hiruk lortu dute lehenengo hiruren artean egotea.
Bitxiena bada horietako bi aita-semeak direla. Izan ere, Jorge Bengoak 75 kilo azpiko kategorian parte hartu du eta bere semeak, Enai Bengoak, 25 kilo azpikoan. Biek eskuratu dute brontzezko domina K-1 kirolean. Jorgeren kasuan, ez da lehenengo aldia txapelketa horretan parte hartzen duela eta iazko emaitzak hobetu ditu.
Horrez gain, John Garcia txapeldunordea izan zen Muay Thai diziplinan, 55 kilo azpiko kategorian.
Horrez gain, Chock Deeko hiru borrokalari gehiago igo ziren ringera: David Zubiaur, Alain Vicario eta Erik Vicario. Final laurdenetan kanporatu zituzten.