Arabako Foru Gobernuko Kontseiluak gaur jakinarazi du 400.000 euro bideratuko dituela lurralde historikoaren eta Trebiñuko eraikinetan, ermitetan eta elementu txikietan esku-hartzeak sustatzeko.
Diru kopuru horren zati bat Aiaraldean inbertituko du, hiru lan diruz lagunduko baititu.
Alde batetik, 60.000 euroko ekarpena egingo du Laudioko Etxebarri baserriaren fatxada sendotzeko. Iaz ere dirulaguntza jaso zuen eraikinak, margoak zaharberritzeko.
Bestetik, Okondoko San Prudentzio ermitaren atzealdeko eta eskuinaldeko fatxadak zaharberritzeko 10.042,81 euro baliatzea aurreikusi du erakundeak.
Azkenik, Lexartzuko Done Erroman ermitako teilaberritze lanak egingo dituzte eta horretarako 15.963,52 euro bideratuko ditu Aldundiak.