Iragan maiatzaren 29an egin zuten Kulturartekotasun txangoak ekimenaren lehen edizioa, "emakume etorriberriak saretu eta ahalduntzeko". Bor-bor Aiaraldeko feminismo elkarteak antolatu zuen, Amurrio eta Laudioko EPA zentroekin elkarlanean.
Goiz osoko irteera antolatu zuten, eskualdeko hainbat txoko erakusteko parte hartzaileei. Maroñora jo zuten, eta Arespalditzara ere gerturatu ziren, Soloitzako gaztandegia bisitatu eta euren lana ezagutu zein dastatzeko.
Aurreratu dutenez, urrian beste txango bat egingo dute antzeko formatuarekin.