Bederatzi atelier izango ditu Faktoriak datorren ikasturtean eta izena emateko epea irekita dago jadanik

Erredakzioa 2025eko uztailaren 8a

Keramika tailerraren irudi bat. / Aiaraldea.eus

Asteroko maiztasuna izango dute ikastaroek, baina hainbat saio puntual ere antolatuko dituzte irailetik ekainera bitartean. 

Keramika, margoketa, antzerkia, bideo-podcastak, yoga edota sukaldaritza ikasi eta praktikatzeko aukera egongo da Faktorian datorren ikasturtean.

Bederatzi ikastaro jarraitu eskainiko dituzte Laudioko Gardea auzoan kokatutako pabilioian urritik aurrera. Izena emateko epea irekita dago dago Faktoria.eus atarian. 

Webgune horretan topatu daiteke informazio guztia. Dena dela, helbide elektroniko bat (faktoria@aiaraldea.eus) eta telefono zenbaki bat (693 855 312) ere daude eskura, edozein zalantza argitu ahal izateko. 

HAUR ETA NERABEEN ATELIERRAK

Keramika eta artea

Eguna eta ordutegia 
Astelehenetan 17:15-18:45

Buztinarekin esperimentatzeko tailerra izango da. Eskulanekin jolastu, disfrutatu eta gozatzeko aukera egongo da. Sormena garatzeaz gain, eskuak zikindu eta sorkuntza bereziak aterako ditugu.

  • Adina: 2016-2021 bitartean jaiotakoentzat
  • Irakaslea: Aitziber Duarte
  • Hasiera eta bukaera datak: Urriaren 6tik ekainaren 15era
  • Prezioa hilabeteko: Bazkideek 40€ / Ez-bazkideek 45€
    *Prezioaren baitan daude materiala eta postprodukzio gastuak.

Sukaldaritza eta natura

Eguna eta ordutegia
Martitzenetan 17:15-18:15

Gure inguruan topatu ditzakegun garaiko produktuekin sukaldaritza saioak egingo ditugu. Gure lurra aztertu eta bertatik atera daitekeenarekin kozinatzen ikasiko dugu. Amalurrak eskaintzen diguna jaso, eraldatu eta jateko aukera izango dugu tailer honetan!

  • Adina: 2016-2022 bitartean jaiotakoentzat
  • Irakaslea: Aritz Lili Lekanda
  • Hasiera eta bukaera datak: Urriaren 7tik ekainaren 16ra
  • Prezioa hilabeteko: Bazkideek 25€ / Ez-bazkideek 30€

Bideo-podcast atelierra

Eguna eta ordutegia
Astelehenetan 17:15-18:45

Euskaraz ahozkotasuna lantzeko atelier paregabea, bideo podcast bat hasieratik bukaerara zelan egin daitekeen ikasiko dugu elkarrekin. Publikoan mintzatzeko gaitasuna, teknologia berrien erabilera, elkarlana eta beste hainbat balio bereganatuko ditu atelierrak, euskarazko komunikazio eta teknologia berrien erabilera ardatz hartuta!

  • Adina: 2010-2015 bitartean jaiotakoentzat
  • Irakasleak: Izaro Fombellida, Maddi Sautua eta Xabier Gomez
  • Hasiera eta bukaera datak: Urriaren 7tik ekainaren 16ra
  • Prezioa hilabeteko: Bazkideek 15€ / Ez-bazkideek 20€
    *Arabako Foru Aldundiak diruz lagundutako jarduera

Arte eszenikoak

Eguna eta ordutegia
Eguaztenetan 16:00-17:30/ 17:30-19:00

Gorputza eszenan frogatzeko aukera izango dugu atelier honetan. Gure gorputzak dituen alderdi ezberdinak jorratzeko aukera izango dugu: ahotsa, mugimendua… Jolasen bidez arte eszenikoen munduan sartuko gara!

  • Ordutegiak eta adina: 
    16:00-17:30 2012-2015 bitartean jaiotakoentzat
    17:30-19:00 2009-2011 bitartean jaiotakoentzat
  • Irakaslea: Leire Sanjurjo
  • Hasiera eta bukaera datak: Urriaren 8tik ekainaren 17ra
  • Prezioa hilabeteko: Bazkideek 20€ / Ez-bazkideek 25€

Dantza sortzailea

Eguna eta ordutegia
Eguenetan 17:15-18:15

Musikarekin eta gorputzarekin gozatzeko espazioa izango da. Ez da dantza ikastaro bat, dantza eta gorputza erabili egingo dira jolasteko, ondo pasatzeko, eta musikaz gozatzeko. Gorputza izango dugu lan tresna, baina ez da dantza bat ikastea izango helburua; norbere gorputza ezagutu eta elkarrekin gozatzea baizik!

  • Adina: 2016-2021 bitartean jaiotakoentzat
  • Irakaslea: Maria Iturbe
  • Hasiera eta bukaera datak: Urriaren 9tik ekainaren 18ra
  • Prezioa hilabeteko: Bazkideek 25€ / Ez-bazkideek 30€

 

HELDUENTZAKO ATELIERRAK

Margo eskola

Eguna eta ordutegia 
Astelehenetan 18:30-20:30

Gurene Granderen eskutik, sorkuntzan eta margoan murgiltzeko aukera izango dugu, esperimentatzeko, sortzeko eta gozatzeko. Irudimena eta sormena ardatz, norbanako zein taldearen alderdi sortzailea indartzea eta ahalduntzea bilatuko dugu! Arreta prozesuan jarriko dugu, emaitzan baino.

Urritik ekainera akuarela teknikan murgilduko gara, eta margoa eta uraren arteko dantzan margo teknika desberdinak tanteatuko ditugu. Ikasturte erdian taldean erabakiko dugu hurrengo hilabeteetan akuarelarekin jarraitu edota teknika berrietan sakondu (oleoa, grafitoa...).

  • Irakaslea: Gurene Grande
  • Hasiera eta bukaera datak: Urriaren 6tik ekainaren 22ra
  • Prezioa hilabeteko: Bazkideek 35€ / Ez-bazkideek 40€

Antzerki eskola

Eguna eta ordutegia
Martitzenetan 18:30-20:30

Ainhoa Artetxe zuzendariaren gidaritzapean, antzerkian murgiltzeko aukera izango dugu. Sorkuntza eszenikoan, zaintzan eta prozesuaren gozamenean oinarritutako ikaskuntza esperientzia bat izango da. Tailer honetan, elkarren artean konektatuz, plazera ardatz hartuta bakoitzak ditugun espresio ezberdinak aztertzeko aukera izango dugu.

  • Irakaslea: Ainhoa Artetxe
  • Irakasle gonbidatuak: Graziela Doniz, Nagore Cenizo, Eva Laorden, Miren Gaztañaga...
  • Hasiera eta bukaera datak:  Urriaren 7tik ekainaren 23ra
  • Prezioa hilabeteko: Bazkideek 35€ / Ez-bazkideek 40€

Yoga eskola

Eguna eta ordutegia
Eguaztenetan 19:00-20:30

Ordu eta erdiko saioak izango dira astean behin, eta nola ez, euskaraz garatuko da gorputzarentzat eta arimarentzat osagarri den eskola eder hau. Yoga eskolan zehaztasun teknikoa eta intentsitate fisikoa landuko dira arnasketarekin batera, gorputza eta buruaren integrazioa garatuz kontzientzia eraldatzeko. Segurtasunez aurrera egiteko, era progresibo eta egokian landuko dira postura ezberdinak, zailtasun pertsonaletara moldatzeko gailuak erabiliz hauetan ongizatea eta exekuzio zuzena areagotzeko.

  • Irakaslea: Josu Artetxe
  • Hasiera eta bukaera datak: Urriaren 1etik ekainaren 17ra
  • Prezioa hilabeteko: Bazkideek 27€ / Ez-bazkideek 33€

Keramika tailerra

Eguna eta ordutegia
Hilabeteko bigarren zapatuetan 11:30-13:30

Hilabeteko bigarren zapatuetan elkartuko gara. Ekintza emakumeentzat* izango da (ez mistoa). Tokiko artisauekin saretze eta ahalduntze sortzailerako jarduerak antolatzea da gure asmoa, eta horretarako Aitziber Duarte izango dugu atelierraren gidari. Saio bakoitzean keramika pieza bat sortuko da, eta artelan hori etxera eramateko aukera egongo da behin labetik pasata.

  • Irakaslea: Aitziber Duarte
  • Datak: Urriak 11 · Azaroak 8 · Urtarrilak 10 · Otsailak 7
  • Martxoak 7 · Maiatzak 9 · Ekainak 13
  • Prezioa: Bazkideek 25€/saioa 
    Ez-bazkideek 30€/saioa
  • Izen ematea: Faktoria.eus-en egingo da, hilabete bakoitzaren hasieran (hurrengo saioari begira). Plaza kopurua mugatua izanik (12 lagun), izen-emate eta ordainketaren hurrenkera izango da baliatuko dena.

Atelier puntualak

Atelier jarraiez gain, aurtengo ikasturtean, atelier puntualak ere antolatuko ditu Faktoriak. 2025eko udaberrian proposamen bilketa egin genuen sare eta oinarri sozialarekin batera, eta ondorengo ideiak jardueretara ekarriko ditugu ATELIERREN FAKTORIA 2025/26 egitasmoaren baitan: Lehen sorospenak, kirol psikologia, zirkoa, sukaldaritza, dantza, argazkilaritza...

Atelier puntualetako irakasleak auzolanean eta sarelanean lotuko dira. Atelier bakoitzaren iraupena, ordutegia eta gainontzeko xehetasunak banakako karteletan iragarriko dira, ohiko komunikazio kanalen bitartez.

Data erreferentzialak

Urriak 25 · Azaroak 22 · Abenduak 13 · Urtarrilak 24
Otsailak 21 · Martxoak 21 · Apirilak 18 · Maiatzak 23

INFO+
www.faktoria.eus

Oharrak: Atelier puntualen bat dinamizatzeko edo eskaintzeko prest zaude? Jarri gurekin harremanetan 688 625 900 telefono zenbakira idatzi edo deituta.

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide