Aiarako Birako antolatzaileek bigarren aldiz antolatuko dute kadete eta junior kategorietan dauden emakumezkoentzako lasterketa. Uztailaren 25ean 19:00etan izango da aurkezpena Laudioko Kasinoan eta hurrengo egunean ekingo diote lehenengo etapari Orozko eta Amurrio artean. Bigarrena eta azkena Laudion izango da.
Interesdunek Aiaraldeko errepideetatik edota streaming bidez jarraituko ahalko dute lehiaketa, esteka honetan.
Lehenengo etapa
Aiara Birako lehenengo hitzordua uztailaren 26an abiatuko da 16:00etan Orozkotik eta Baranbio, Larrinbe eta Larrabe zeharkatuko ditu Juan de Urrutia plazan amaitzeko. 61,1 kilometroko ibilbidea egin beharko dute txirrindulariek.
Laudio-Laudio
Bigarren zirkuitua Laudion hasi eta amaituko da igandean 10:30etik aurrera. Arespalditzaraino helduko dira lehiakideak eta proba amaitzeko 600 metroko bide zuzena izango dute Zumalakarregi etorbidean.
180 txirrindulari
Aiala Txirrindulari Elkarteak, Amurrioko Txirrindulari Elkarteak eta Laudioar Txirrindulari Elkarteak udan prestatu dute erronka parte-hartzaileek ikasketak alde batera uzteko eta izen-ematea oso arrakastatsua izan da.
Guztira, 180 kirolari bertaratuko dira eta 22 talde ordezkatuko dituzte. Iaz Lidia Castro izan zen irabazlea.