Faktoriak kultur-kudeatzaile eta programatzaile lanpostua eskaintzen du %75eko lanaldian (30 ordu astean) urritik martxora arte aritzeko, kontratua luzatzeko aukerarekin.
Pertsona horren funtzio nagusiak euskarazko kulturgintza proiektuen kudeaketa, bitartekaritza zein ekoizpena izango dira. Era berean, hazkuntza prozesuan dagoen ildo dinamiko baten parte izateko eta izaera ezberdinetako proiektuetan parte hartzeko aukera izango du (diziplinarteko arte zikloak, sorkuntza-erresidentziak eta bekak, eta bitartekaritza artistikoak, besteak beste).
Lan-deialdi honetan interesa duten pertsonek abuztuaren 18a (astelehena) baino lehen bidali beharko dituzte aurkezpen gutuna eta curriculuma, Faktoriako webguneko Gurekin lan egin atalera edo lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera bidaliz. Curriculuma bidaltzeko orduan “KULTURA01_Kultura kudeatzaile” erreferentzia zehaztu lan-deialdi honen baitan kontuan izan dezagun.
Lanpostuaren gaineko edozein zalantza argitzeko, interesdunek lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera idatzi edo 633 51 73 83 telefono zenbakira deitu dezakete.
Lan-deialdia ebazteko kronologia
- Uztailak 18: Lan-deialdiaren zabalpena
- Abuztuak 17: Aurkezpen gutuna eta CVa bidaltzeko azken eguna
- Abuztuak 19 - irailak 2: Jasotako hautagaitzen azterketa
- Irailak 3-8: Hautatutako pertsonen elkarrizketak eta hauta frogak
- Irailak 12: Ebazpena
- Urriak 1: Laneratzea
Egiteko nagusiak:
- Kultura programazioaren eta kultura proiektuen planifikazioa eta jarraipena Aiaraldea bailaran.
- Kultura ildoko dirulaguntzen bilaketa, eskaera, jarraipen ekonomikoa eta kitapena.
- Aurrekontuen prestaketa.
- Proiektu kulturalen diseinua, ekoizpena, jarraipena eta ebaluazioa.
- Proiektu anitzen lanketa: arte diziplina ezberdinen programazioa, programazio ziklo bereziak, sormen-proiektuak (egonaldiak, bekak, bitartekaritzak ikastetxeetan…)
- Lantaldeko beste kide batekin ildoaren funtzionamendu orokorra bideratzea.
- Lankidetzak bilatzea eta ikuspegi komunitarioa zaintzea, kultura proiektuak lantzeko orduan.
- Proposamenei arreta ematea eta erantzunak bideratzea.
- Proiektuen sozializazioa eta komunikazioa.
- Kultura ekitaldietan ekoizpena eta dinamizazioa, asteburu batzuetan.

Eskatzen dugu:
- Euskarazko kulturgintzaren ezagutza.
- Kultura sorkuntza, programazioa eta transmisioa sustatzeko gaitasunak.
- Arteari eta kulturari buruzko ezagutzak.
- Dinamizazio eta bat-bateko beharrei erantzuna emateko gaitasuna.
- Erabakiak hartzeko gaitasuna.
- Harreman pertsonaletarako gaitasuna.
- Bitartekaritza gaitasuna.
- Euskara ondo jakitea.
Baloratuko dugu:
- Arteari eta kulturari buruzko ezagutza zabalak.
- Kulturgintzaren esparruko elkarte edo entitateetan aritu izana.
- Egitura parte-hartzaileetan eta talde lanean aritzeko gaitasuna eta esperientzia.
- Artista izatea.
- Kultura dirulaguntzen ezagutza izatea eta aurrekontuetan aritu izana.
- Pertsona dinamikoa eta autonomoa izatea.
- Elkarlanerako erraztasunak izatea.
- Ikasteko jarrera izatea.
- Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkidea izatea.
Eskaintzen dugu:
- Euskararen eta eraldaketa sozialaren esparruan proiektu bizigarri baten parte izatea.
- Lantalde dinamiko baten partaide izatea.
- Kooperatibako lan-bazkide izateko aukera.
- Lantoki atsegin eta eroso batean lan egiteko aukera.
- % 75eko lanaldia.
- 6 hilabeteko lan kontratua, luzatzeko aukerarekin.
- Kultura kudeaketaz eta bitartekaritzaz ikasteko ezagutzen transmisioa (dirulaguntzen kudeaketa…).
- Ordutegi malgua, lanaldiaren % 20 telelanaren bidez egiteko aukera.
- Hilabeteko soldata: % 75eko lanaldian 1.305 € gordin (14 ordainsaritan).
- Laudion (Araba) kokatutako lanpostua.
