LAN ESKAINTZA

Proiektuen kudeatzaile baten bila dago Aiaraldea Ekintzen Faktoria

Erredakzioa 2025eko abuztuaren 14a

Ildoen planifikazio eta estrategiaren jarraipena eta aholkularitza izango dira langilearen zeregin nagusiak. / Aiaraldea.eus

Jardun osoko lanaldia izango da eta abuztuaren 18era arte dago lan deialdian izena emateko epea. 

Aiaraldea Kooperatiba Elkartea proiektuen kudeatzaile lanpostua beteko duen pertsona baten bila dago. Ildoen planifikazio eta estrategiaren jarraipena eta aholkularitza izango ditu kudeatzaileak egiteko nagusi moduan. Lanpostu bakarra ebatziko dugu, lanaldi osoan aritzeko.

Pertsona horren funtzio nagusiak Aiaraldea Kooperatiba Elkartearen baitan dauden ildo eta proiektu desberdinen jarraipena egitea eta aholkularitza ematea izango da. 

Lan-deialdi honetan interesa duten pertsonek abuztuaren 18a (astelehena) baino lehen bidali beharko dituzte aurkezpen gutuna eta curriculuma, Faktoriako webguneko Gurekin lan egin atalera edo lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera bidaliz. Curriculuma bidaltzeko orduan “KUDEATZAILEA01_Proiektuen kudeatzaile” erreferentzia zehaztu lan-deialdi honen baitan kontuan izan dezagun. 

Lan-deialdia ebazteko kronologia

  • Uztailak 18: Lan-deialdiaren zabalpena
  • Abuztuak 17: Aurkezpen gutuna eta CVa bidaltzeko azken eguna
  • Abuztuak 19 - irailak 2: Jasotako hautagaitzen azterketa
  • Irailak 3-8: Hautatutako pertsonen elkarrizketak eta hauta frogak
  • Irailak 12: Ebazpena
  • Urriak 1: Lan inkorporazioa

Lanpostuaren gaineko edozein zalantza argitzeko, interesdunek lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera idatzi edo 633 51 73 83 telefono zenbakira deitu dezakete.

Egiteko nagusiak:

  • Ildoen planifikazio eta estrategiaren jarraipena.
  • Ildoen arteko koordinazioa eta bide-laguntza.
  • Proiektuen fiskalizazio eta ebaluazioa.
  • Helburu operatibo eta estrategikoen diseinu eta jarraipenerako ereduak sortzea. 
  • Proiektuen kudeaketa tresna eta programen ezarpena.
  • Barne mailako kudeaketa markoen prestakuntza eta dinamizazioa.
  • Arazoen kudeaketan aholkularitza.
  • Kooperatibako gidaritza markoak lideratzea. 

Eskatzen dugu: 

  • Proiektuen kudeaketan eskarmentua edo gaitasuna.
  • Kudeaketa ekonomikoan eskarmentua.
  • Proiektu baten gidaritzan esperientzia.
  • Harreman pertsonaletarako gaitasuna.
  • Euskara ondo jakitea.

Baloratuko dugu: 

  • Enpresa eta proiektu kudeaketaren esparruko goi-mailako ikasketak.
  • Pertsona dinamikoa eta autonomoa izatea, eta ikasteko jarrera edukitzea.
  • Kontabilitate eta arlo fiskal zein laboralaren gaineko ezagutza.
  • Proiektuarekiko atxikimendua.
  • Aiaraldea eskualdea, eragileak eta entitateak ezagutzea.
  • Herri ekimenez sortutako erakunde edo egitasmoetan esperientzia.

Eskaintzen dugu:

  • Euskararen eta eraldaketa sozialaren esparruan proiektu bizigarri baten parte izatea.
  • Lantoki atsegin eta lantalde gazte eta dinamiko batean lan egiteko aukera.
  • Bi hilabeteko probaldia, kontratu mugagaberako asmoarekin.
  • Kooperatibako lan-bazkide izateko aukera.
  • 40 orduko lanaldia (jardun osoa).
  • Hilabeteko soldata: 1.740 € gordin (14 ordainsaritan).
  • Laudion (Araba) kokakatutako lanpostua.
  • Ordutegi malgua, lanaldiaren % 20 telelanaren bidez egiteko aukera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide