Kultur sorkuntza Aiaraldean

Paul Urkijoren hurrengo filmaren soinu bandaren grabaketan parte hartu du Iaiaiai taldeak

Aitor Aspuru Saez 2025eko uztailaren 24a

Taldeko kideak, grabaketako gainonzteko kideekin eta Paul Urkijorekin.

Irrintzi eta performance taldeak aste honetan egin ditu grabaketak Paul urkijoren eta Mursegoren eta Aran Callejaren gidaritzapean eta beste artista batzuekin elkarlanean, Ibon RG, besteak beste. Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko dute pelikula urrian.

Paul Urkijo Gaua filmaren sorkuntzaren azken txanpan dago. Izan ere, urrian proiektatuko dute Sitgeseko fantasiazko zinema jaialdian, munduko ezagunenean, alegia. Bidaia horretan Aiaraldeko Iaiaiai irrintzi performance taldeak bere alea jarri du eta aste honetan Bilboko El tigre estudioan egin du grabaketa pelikulako soinu bandan agertzeko.

Nerea Iglesias taldeko kideak azaldu dio Aiaraldea Komunikabideari oso esperientzia polita eta bizia izan dela. Lau orduz aritu ziren soinuak sortzen, irrintzitik harago. "Asko ikasi dugu, soinuak errepikatu behar genituen eta denbora tarteetara egokitu, gauza berriak egin ditugu", erantsi du laudioarrak. 

Paul Urkijorekin ez ezik, Maite Arroitajauregi Aranburu 'Mursego', Aran Calleja eta Ibon RG musikariekin ere elkarlanean aritu ziren. Iglesiasek azpimarratu du, gainera, Paul Urkijok Iaiaiai-ko kideen iradokizunak entzun eta aintzat hartu zituela.

Maite Arroitajauregi Aranburu 'Mursego', Aran Calleja eta Ibon RG musikariekin ere elkarlanean aritu dira musikariak. 

Zineman azaroan, Sitgesen urrian

Berez, Gaua azaroaren 14an helduko da zinema aretoetara, baina aurretik luxuzko aurkezpena izango du Sitgeseko fantasiazko zinema jaialdian urrian. Genero horretako zaleek ondo baino hobeto dakite festibal hori munduko ezagunena dela.

Iaiaiai taldeko kideen ametsetako bat da Sitgesera bertaratzea, baina oraindik denbora nahiko falta da horretarako. Dena den, Iaiaiai taldeko kideak oso eskertuta daude Urkijok eman dien aukerarekin.

Eskarmentua zineman

Paul Urkijorekin egindako lana ez da, inondik inora, Aiaraldeko irrintzilariek egindako lehena. Hain zuzen, aurretik Erraiak proiektuaren aurkezpenean parte hartu dute, performance batekin. Amurrion aurkeztu dute aurten eta Orozkon ere egingo dute.

Hori gutxi balitz, Bulls in the water film laburrean ere ekarpena egin dute. Kris Kelly da bere egilea. Irlandarrak BAFTA sarien izendapena izan zuen 2013an Here to fall pelikulari esker.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide