Autismoa eta Arreta Defizita eta Hiperaktibitate Nahasmendua duten umeentzako musikoterapia jarduera egingo dute

Aitor Aspuru Saez 2025eko abuztuaren 27a

Jadanik Jentilbaratzek hartu ditu musikari lotutako ekintzak./ Jentilbaratze

Orozkoko Jentilbaratze kooperatibako baserrian izango da urriaren 19an eta Alanidah elkarteko zein Musidiver ekimeneko kideak daude egitasmoan inplikatuta.

Urriaren 19an egun osoko musikaterapia jarduera egingo dute Jentilbaratze kooperatibak duen baserrian. Antolatzaileek azaldu dutenez, helburua ez da izango musika jotzen ikastea (edo ez soilik), baizik eta elkarrekin eguna igarotzea eta gozatzea ikastaroarekin zein partekatuko duten bazkariarekin.

Musidiver programak eskainiko du musikoterapia saioa egun osoz. 11:00etan hasiko da eguna ongi etorri gosariarekin eta 11:30ean ekingo diote tailerrari. 13:00etan bazkalduko dute eta 15:00etan koreografia tailerraren ordua helduko da. Azkenik, 16:30ean bukaera emanaldia egingo dute.

20 euro ordaindu beharko du parte hartzaile bakoitzak eta 20 lagunek, gutxienez, eman beharko dute izena bideragarri izateko. Inskripzioak egiteko epea irailaren 30ean amaituko da. 630 641 568 telefono zenbakira deitu beharra dago izena emateko.

Inklusioa ardatz

Musikoterapia saioaren helburua ez horrenbeste izango trebakuntza, baizik eta giro inklusiboa sortzea, gozamena sustatzeko. Izan ere, antolatzaileek aldarrikatzen dute musikak estresa murrizten duela eta onuragarria dela autoestimurako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide