Arabako Foru Aldundiak jakinarazi du prozedura abiatu duela Ferosca I zentral eolikoaren Plan Berezia onartzeko. Berez, egitasmoaren zirriborroa hemen ikusi daiteke.
Foru erakundeak hartu du bere gain eginkizun hori, Aiarako eta Laudioko Udalen eskumena izan arren. Hain zuzen, Aldundiak biei agindu zien maiatzean ados jartzea Plan Berezia izapidetzeko.
Hala ere, Laudioko zein Aiarako tokiko erakundeek uko egin diote hori egiteari eta alkateen bitartez adierazi diote Diputazioari ez direla ados jarri horretarako eta, aldi berean, berretsi dira ezezkoan, argudiatuta proiektuak ez dituela betetzen tokiko hirigintza planteamenduak.
Gogoratu beharra dago Ferosca I egitasmoaren kontrako 1.000 alegazio baino gehiago aurkeztu zituztela urte hasieran.