Aiarako Autismoa duten Pertsonen eta Senideen Elkarteak (ApAfAi) epea zabaldu du eskualdeko negozioen artean, babes ekonomikoa eman diezaieten zozketa antolatzeko. Printzipioz horretarako tartea abuztuan agortuko zen, baina irailaren 14an bukatuko da.
Jadanik autonomo ugari batu dira ekimenera, baina interesdun gehiago agertzekotan, jakin behar dute bi eredu egongo direla ekarpena egiteko. Alde batetik, zerbitzu bat zozkatzeko aukera egongo da, eta negozioak bonoa eman beharko du.
Bestetik, dohaintza ekonomikoa. Horretarako Bizum bidez egin dezakete diru sarrera 614 649 376 telefonoan edo ES69 2100 4135 16 2200252030 Caixabankeko kontu korrontean. Horrez gain, dokumentu honetako eranskina bete beharra dago.
Hurbileko laguntzarik ez, bizi kalitate gutxiago
ApAfAi irabazi-asmorik gabeko elkartea 2025eko apirilean sortu zuten, Aiaraldeko autismoa duten pertsonei eta familiei hurbileko laguntza,
zerbitzu, jarduera eta baliabideak emateko.
Izan ere, eskualdeko familia horiek Bizkaian eskaintzen zituzten bitartekoen erabiltzaileak ziren, baina behin aukera hori ukatuta, Arabakoak baino ez dituzte eskuragarri.
Edonola ere, horrek suposatzen du, lehenik eta behin, Gasteizeraino joan beharra, eta gainera, Arabako lurralde osoko itxaron zerrenda batean egotea.
Hori dela medio, baliabide propioak antolatzeko beharrean daude, bizi-zama arintzeko eta hurbileko babesak izateko.
Negozio ugariren laguntza
Udan abiatutako elkartasun ekimena igandera arte luzatu du elkarteak eta jadanik babes handia jaso du. Hain zuzen, honako negozioek ekarpena egin dute:
- Burutxaga harategia, Amurrio
- Madis bitxi denda, Amurrio
- Arberas burdindegia, Amurrio
- Administración de Loterías Amurrio
- Izmara ileapaindegia, Amurrio
- Álava harategia, Amurrio
- Batzoki, Amurrio
- BI Oin podologia klinika, Amurrio
- IF HAIR BEAUTY NAILS ileapaindegi eta estetika aretoa, Amurrio
- Entre3 ileapaindegia, Amurrio
- Karisma Lanas y Regalos, Amurrio
- Enara García Larrea, Laudio
- Gorobel Kirol Gunea, Amurrio eta Laudio
- BAI BADA liburudenda, Amurrio
- Joker 3D, Amurrio
- Selene Frutadenda, Amurrio
- Arrañope taberna, Laudio
- Zabegi, Laudio
- Electrodomésticos Izaskun, Laudio
- EZ&BAI, Laudio
- Iluntze, Laudio
- Bazter Taberna, Laudio
- Batzoki, Laudio
- Bar Jakinda, Laudio
- Haitzulo berri, Laudio
- Fotos Arregi, Amurrio
- Boga-boga arraindegia, Amurrio
- El Riconcito, Amurrio
- Hit arropa dena, Amurrio
- Lur Natur denda, Amurrio eta Laudio
- Babio harategia, Amurrio
- Alberto Otegui arraindegia, Amurrio
- Estétika Susana, Amurrio
- Tienda de ropa Azules - Amurrio
- Peluquería Ana - Amurrio
- Rubik Taberna - Amurrio
- Eva ilepaindegia, Artziniega
- Asesoría Fiscal Aiala, Amurrio