Ramiro Gonzalezek espero du Guardian enpresako lursailetan albiste onak gertatzea, baina ez du ziurtasunik eskaini

Aitor Aspuru Saez 2025eko irailaren 23a

Ramiro Gonzalez Arabako Batzar Nagusietan. / AFA

Indarrean dagoen legealdiaren ekuadorra igarota, Arabako Ahaldun Nagusiak politika orokorreko batzarrean hitz egin zuen eta Aiaraldeko egoerari erreferentzia egin zion, zehaztasun handirik gabe.

Atzo izan zen Arabako Batzar Nagusietan politika orokorreko eztabaidaren saioa eta Ramiro Gonzalez lurralde historikoko Ahaldun Nagusiak hitzartze luzea egin zuen. Gaza, Ukrainia, Donald Trumpen zergak... Gai anitz izan zituen hizpide eta Aiaraldeari buruz ere mintzatu zen.

Hain zuzen, foruburuak aipatu zuen uste duela "Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiak Guardian enpresaren instalazioetarako egiten dituzten kudeaketek albiste onak denbora gutxian” emango dituztela. Edonola ere, politikariak ez zuen inolako zehaztasunik erantsi.

Momentuz, epe motzean argi dagoen errealitate bakarra da Guardianek gutxieneko jarduerarekin jarraituko duela 2026ko maiatzera arte. Izan ere, bi langile ditu kontratatuta horretarako.

Halaber, Gonzalezek aitortu zuen Laudiok ez duela berri onik izan industriaren arloan eta lehiakortasuna indartzeko inplikazioa eskatu zuen.

Amurrioko ikus-entzunezko huba ere oroitu zuen ahaldunak eta zinemarekin erabili duten pizgarri fiskalen politika biozientziaren esparruan bultzatuko dutela azaldu zuen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide