Irekita dago Aiaraldea Komunikabidearen Udako Postal Lehiaketako bozketa fasea. Hemen ikusi eta bozkatu daitezke argazki gogokoenak, eta hemen, aldiz, bideo postalak.
Ehun lan baino gehiago aurkeztu dira orotara, eta igandera arte izango dute erabiltzaileek gogokoenak hautatzeko tartea. Ondoren, kategoria bakoitzeko hamar bozkatuenen artean ebatziko dira irabazleak, epaimahaiaren bidez.
Hiru kategoria, hiru sari
Hiru kategoria egongo dira, eta sari bana banatuko da bakoitzean:
-
POSTAL BIZIAK: Bideo formatuko irudi estatikoak
Bideo formatuko postalak
Saria: Enoturismo esperientzia eta bi pertsonentzako menua Artomaña Txakolindegian. -
BAZKIDEEN SARIA: Aiaraldea Kooperatiba Elkarteko bazkideentzat
Saria: Bi pertsonentzako eguneko menua Bideko jatetxean (50 eurotan baloratuta)
Epaimahaia
Eskualdeko bi kidek osatuko dute epaimahaia: Maied Urrutia argazkilariak eta Julen Zubiete zinemagileak.
Maied Urrutia (@maiedurrutiaparra)
Julen Zubiete (https://vimeo.com/julenzubiete)

