Gaur argitaratuko da Aiaraldea Hemen hamaboskaria. Maderas de Llodioko langileen greba mugagabea eraman dugu azalera. Izan ere, gai horri buruzko erreportajea dakar papereko edizioak, 39 langile kaleratu nahi dituen Garnica enpresa taldeari buruzko hainbat datu eta infografiarekin.
Bestelako gai batzuk ere jorratu ditugu zenbaki berri honetan. Elkarrizketa mardula egin diogu Sergio Escribano arkeologoari, Gaztelarrek Hego Amerikan ezarritako lehenengo asentamenduan egiten ari diren indusketa arkeologikoaren harira. Kevin Iglesias ekoizlearekin ere mintzatu gara, Jone, batzuetan filmak zinema aretoetan zian duen harrerari buruz. Horrez gain, hilabete hasieran zendutako gazte okondoarren omenezko soslaia ere topatuko du irakurleak, euren kuadrillak idatzitakoa.
Gaur iritsiko da Aiaraldea Hemen hamaboskaria inprentatik, eta datozen ordu eta egunetan banatuko dugu, horretarako osatutako boluntario sareari esker. Ohikoan bezala, eskualdeko ikastetxe, saltoki, taberna, udaletxe eta bestelako establezimenduetan egongo da eskura, doan.