Trafiko istripu batek Okondoko bi gazteren heriotza eragin ondoren, ezohiko udalbatza deitu dute hiru eguneko dolua ezartzeko. Bilkura hunkigarria izan da eta alderdi guztiek aho batez adostu dute Udalaren jarduera publikoak bertan behera utziko dituztela egun horietan.
Horrez gain, senideei bitarteko guztiak eskainiko dizkiete, psikologikoak bereziki. Udaletxeko ikurrak jaitsi dituzte plenoa amaitu ostean.