Laudion, Urduñan eta Arrankudiaga-Zollon mobilizatu dira herritarrak atzo goizaldean Israelek Gazara laguntza humanitarioa zeraman nazioarteko ontzidia atzeman eta bertako ekintzaileak bahitu ostean. Protestek Israelekin harreman oro bertan behera uzteko eskatu diete erakunde eta gobernuei, bai eta Palestinar erresistentziari babesa adierazi ere.
Mobilizazio gehiago
Datozen egunetan ere mobilizazio ugari izango dira Aiaraldean. Laudio Palestina elkartasun taldeak elkarretaratzeak egingo ditu gaur eta bihar Laudioko Herriko plazan (19:30ean eta 13:00etan hurrenez hurren) eta urriaren 7rako giza katea antolatu du. Halaber, larunbatean Iruñan Palestinarekin Elkartasuna taldeak deituriko manifestazio nazionalera batzeko autobusa ere antolatu dute Laudiotik.