Arte Eman Festa antolatu du Kultur Faktoriak larunbaterako. Diziplina arteko jaialdia izango da eta Faktorian aritu diren sortzaile egoiliarrek hartuko dute oholtza, garatu duten lana erakusteko. 17:30ean hasiko da emanaldia eta Aiaraldea Komunikabideak sarrera bikoitza zozkatuko du ostiral eguerdian. Hemen parte hartu daiteke zozketan.
Honako sortzaile hauek hartuko dute parte emanaldian: Libe Estebaranz, Oscar Pascual, Gontzal Royuela, Tartar kolektiboa, Eneritz Artetxe eta iazko Arte Hartze bekaren onuradunak (Paula Urquijo, Leire Sanjurjo eta Alberto Fernandez).
Sarrerak Faktoria.eus atarian eskuratu daitezke, hemen.