Eguraldia petrala izan arren, Zaraobeko ikasleek hitza bete eta zuhaitzak landatu zituzten atzo Arrankudiaga-Zollon

Aitor Aspuru Saez 2025eko abenduaren 11

Zaraobe Institutuko Batxilergo 1. mailako ikasleek pasa den astean iragarritako egitasmoari eutsi zioten euria egin arren.

Esandakoa bete eta atzo Zaraobe Institutuko Batxilergoko 1. mailako ikasleek Arrankudiaga-Zollora jo zuten zuhaitz landaketa egiteko. Tokiko espeziak baliatu zituzten, hala nola urkiak, udareondoak, gurbitzak eta otsalizarrak, baso autoktonoa sortzen laguntzeko. 

'Proiektu komunitarioa' irakasgaiaren barruan eta Sagarrak eta Lurgaia elkarteen eskutik ekin zioten lanari atzo euripean. Goiz ezatsegina izan zen eguraldi petrala, umela eta hotza jasanda, baina konpromisoari eutsi eta iragarritakoa bete zuten, pasa den astean aurreratu bezala.

Argazkiak: Zaraobe Institutua

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide