Zaintza sistema publiko eta komunitarioaren aldeko aldarria zabalduko dute bihar (abenduak 13) Gasteizen, Plaza berritik 12:30ean abiatuko den mobilizazioan. Araban garatutako Herri Akordioari bultzada ematea izango da mobilizazioaren xedea. Duela bi urte ekin zioten akordio hori hezurmamitzeko prozesuari, 2023ko azaroaren 30ean eginiko Greba Feminista Orokorraren ostean.
Zehaztu dutenez, "zaintza-sisteman aldaketa errealak lortzeko tresna" gisa egituratu dute dokumentua, eta 27 aldarri txertatu dituzte bertan. Arabako Foru Aldundian erregistratu zuten akordioa azaroan. Gauzak hala, instituzioak interpelatzea izango da biharko mobilizazioaren xede nagusietako bat, aldarrikapenak euren gai hartu ditzaten.
Arabako 124 eragilek egin dute bat orain arte Herri Akordioaren aldeko aldarriarekin. Aiaraldeko 22 daude horien artean:
1. Aiaraldeko gazte feministak
2. Orozkoko Mairien Kolektiboa
3. Sorginlarren elkartea
4. Kirikino aisialdi taldea elkartea
5. Orozkoko Gazte Asanblada
6. Aiaraldeko Greba Batzordea
7. Amurrioko gazte asanblada
8. Suberri Gazte Asanblada
9. UGA (urduñako gazte asanblada)
10. Amurrioko Emakumeon* Sarea
11. Asociacion de mujeres Aurreraka
12. Otsati Elkartea
13. Aiaraldeko Mugimendu Feminista
14. Orbeko Etxea
15. Lamuza Gurasoen Elkartea
16. Urduñako Mugimendu Feminista
17. Artziniegako Talde Feminista
18. Alpitxu Gorri Guraso Elkartea
19. Asociacion Menagaraiko Emakume Taldea
20. Bor-bor elkartea
21. Aiaraldea Ekintzen Faktoria
22. Altzarrate Kirol Elkartea