Greba Feminista Orokorrak aurrera jarraitzen du, eta zaintza lanak erdigunera ekartzeko mobilizazioak egin dituzte eguerdian Amurrion, Laudion eta Urduñan. Ehunka herritar elkartu dira manifestazioetan, eguraldi euritsuari aurre eginez.
Greba egiteko eskubidea ez duten edota zerbitzu minimo izatera behartuak dauden zaintza sektoreko langileak izan dituzte gogoan mobilizazioetan. Hori dela eta, hainbat erresidentzia eta etxebizitzetara hurbildu dira bertako langileei babesa adieraztera. Hauek txaloka jaso dituzte manifestariak, besoko laranja soinean zutela.
Eguneko mobilizazio nagusia Laudion egingo dute, ordea, 18:00etan Herriko plazatik abiatuta. Eskualdeko bizilagun guztiei luzatu diete bertaratzeko deia.
Aiaraldea Komunikabidea Greba Feminista Orokorreko zuzeneko jarraipena egiten ari da, hemen jarraitu daiteke.
Argazkiak: Naia Vallejo Torres, Aimar Gutierrez Bidarte eta Txabi Alvarado Bañares