Espainiako Ziklokross txapeldunak dira Mirari Gotxi eta Iñaki Carro

Txabi Alvarado Bañares 2026ko urtarrilaren 11

Mirari Gotxi metara sartzen. / Espainiako Txirrindularitza Federazioa

Junior eta Master 40 kategorietan gailendu dira bi aiaraldearrak, hurrenez hurren.

Zeresana eman dute Aiaraldeko txirrindulariek asteburu honetan Espainiako Tarancon udalerrian jokatutako Espainiako Ziklokross Txapelketan. Lehen postua erdietsi dute Mirari Gotxi eta Iñaki Carrok Junior eta Master 40 kategorietan, hurrenez hurren. 

Espainiako Txirrindularitza Federaziotik aipatu dute Gotxirena izan dela txapelketako lasterketa "polit eta lehiatuenetako" bat, kirolari amurrioarrak lasterketari "buelta ikusgarria" eman diola nabarmenduta. Izan ere, Gotxik erorketa pairatu du beste bi parte hartzailerekin batera, baina horren ostean aukera izan du bere erritmoa "apurka apurka ezartzeko", helmugara bera bakarrik iristea lortuz, "nabarmen emozionatuta".

Carrok, bere aldetik, Isaac Suarez munduko txapelduna izan du aurkari zuzen. Azken honek bi erorketa pairatu ditu izotzaren ondorioz, eta horrek abagunea eman zion aiaraldearrari 25 segundu inguruko tartea lortzeko. 

Hain zuzen, muturreko tenperaturek markatutako norgehiagoka izan da Taranconekoa, eta txirrindulariek izotzari zein 0 graduko giroari egin behar izan diote aurre, norgehiagokak eta aiaraldearren garaipenak are epikoagoak bilakatuz. 

Azken garaipen honekin, euren ibilbide oparoetako palmaresa aberasten jarraitzen dute bi txirrindulariek. Biek lortu zuten euren kategorietako Euskadiko ziklokros txapeldun bilakatzea 2025 amaieran, abenduaren 28an Seguran.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide