Greba mugagabearen 160. egunean Errioxara eraman dute protesta Maderas de Llodioko langileek. Elkarretaratzeak egin dituzte Garnica konpainiak Errioxan dituen hainbat lantegietako atarietan, baita manifestazio bat ere, Baños del Rio Tubia herriko kaleetan barrena.
EAEko Auzitegi Nagusiak egur konpainiak egindako 35 kaleratzeak bidegabeak zirela ebatzi ondotik, are indar gehiagorekin ari dira exijitzen behargin guztien berronartzea. Edonola ere, bi aldeek helegitea aurkeztu diote EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiari; kaleratzeak baliogabetzeko asmoz beharginek, hauek bidezkotzat jotzeko intentzioarekin zuzendaritzak.
Argazkiak: Maderas de Llodioko langileak