Maderas de Llodio greba mugagabean

Garnicak eta sindikatuek Espainiako Auzitegi Gorenera eramango dute Maderas de Llodioko epaia, nahiz eta laster bilera izango duten Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritzarekin

Aitor Aspuru Saez 2026ko otsailaren 25a

Maderas de Llodioko grebalariek Bilboko epaitegiaren aurrean egindako protesta epaiketaren egunean. / Aiaraldea.eus

EAEko Auzitegi Nagusiak erabaki zuen 35 kaleratzeak bidegabeak zirela pasa den astean, baina ez zuen sindikatuen eskaera onartu nulutzat jotzeko. Enpresa ere ez dago ados epaiarekin.

Maderas de Llodioko lan gatazka Espainiako Auzitegi Gorenera helduko da. Izan ere, enpresak hedabideen bitartez aurreratu du horretarako asmoa duela eta helegitea aurkeztuko duela.

Egur konpainiako beharginen ordezkariek komunikabideen bitartez izan dute Garnicaren ideiaren berri. Edonola ere, langile erakundeek ere bazuten Madrilgo epaitegira jotzeko intentzioa, LABek eta ELAk gutxienez. 

Bi aldeen helburuak, nola ez, erabat kontrajarriak dira. Garnicaren xedea da kaleratzeak bidezkotzat jotzea eta sindikatuena, aldiz, nuluak izatea, langileak nahitaez berriro kontratatu ditzaten. Berez, exijentzia hori egin zuten pasa den astean epaia oinarri hartuta, baina nuluaren bitartez enpresa behartuta egongo litzateke beharginak berronartzera.

Eusko Jaurlaritzaren, Garnicaren eta sindikatuen arteko bilera laster

Bide hori lantzen ari diren bitartean, zuzendaritza eta langileen ordezkariek batzarra izango dute hurrengo astean. Hain zuzen, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enpleguko Saileko kideek parte hartuko dute elkarrizketetan bitartekari gisa.

Ikusteke dago bilerak gatazka bideratzeko balioko duen ala ez. Bitartean, grebalariek 159 eguneko lanuzteari ekin diote gaur eta bihar Errioxara eramango dute protesta, Garnicak Bañosen dituen azpiegituretara.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide