Labetik ateratzear dago Aiaraldea Komunikabidearen podcast berria: Azalera. Astero emitituko da, eta eskualdeko aktualitatea izango du hizpide, hainbat elkarrizketa eta atalen bidez.
Gaur (azaroak 10) plazaratuko dugu lehen atala, 13:00etan. Bi gonbidatu izango ditugu gurean. Alde batetik, Aritz Arberas amurrioarrarekin mintzatuko gara. Lidl-Trek txirrindulari taldeko prestatzaile fisikoa Itzulian murgilduta dago uneotan, eta ostiralean Urduñatik abiatuko den etaparen xehetasunak kontatuko dizkigu.
Bestetik, politika instituzionala izango dugu ardatz, Ainize Gastakarekin. Hainbat gai izango ditugu hizpide Laudioko alkatearekin.

Eskualdeko alkate guztiei luzatu diegu saioan parte hartzeko gonbita. Modu horretan, eskualdeko aktualitatearen gaineko jarraipenean sakontzen jarraitu nahi dugu, euskarazko edukiei zentralitate osoa emanez.