Nahiko mardula eta sakona izan da lehenbiziko atal hau. Hasteko, Ainize Gastaka Laudioko alkatea izan dugu gurekin, udalerriko gaurkotasunezko gaien inguruan mintzatzeko. Ondoren, Aritz Arberasekin solastu gara, bihar Urduñatik hasiko den Itzuliako etaparen inguruan.
Bukatzeko, azken orduko beste gai bat izan dugu. Izan ere, gaur goizean sinatu dituzte Guardian Llodioko langile gehienen kaleratzeak, eta auzi horri buruz hitz egin ahal izango dugu enpresa batzordeko kide den Aitor Peralekin.