Udaberriko oporraldiaren ostean, hemen gaude berriz Aiaraldea Komunikabidearen Azalera podcastean.
Gaur ere nahiko saio mardula izan dugu. Alde batetik, Karmele Poblacion izan dugu gurekin, Aiarako alkateordea. Udalerri horretako gaurkotasunaz mintzatu gara berarekin, hala nola udal gobernuaren gaur egungo egoeraren inguruan edota bihar hastekoak diren jaien inguruan.
Ondoren, Jesus Uzkudunekin egin dugu berba. Asviamie elkarteko bozeramailea da bera, eta Aceros de Llodioko langile baten epaiaren inguruan aritu gara berarekin, behargin hori amiantoagatik hil zela ebatzi baitu Gasteizko lan arloko epaitegiak.
Bukatzeko, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluko kideak izan ditugu, ‘Gora Aiaraldeko jai euskaldunak!’ dinamikaren inguruan solasten.