Gaur bi gai izango ditugu hizpide. Alde batetik, Txutxi Ariznabarreta Zubero izango dugu gurekin, Arrankudiaga-Zolloko alkatea. Udalerri horretako aktualitateaz mintzatzeko aukera izango dugu berarekin.
Bestetik, oso bestelako gai bati ekingo diogu: eskia. Izan ere, Uxue Palacios Pereiro laudioarra txapelketa irabazi berri du Norvegian, eta Munduko Txapelketan lehiatuko da datorren urtean. Berarekin hitz egiteko aukera izango dugu hemen, lortutako marken eta esku artean dituen erronken inguruan.
Ez gaitezen gehiago luzatu. Ekin diezaiogun eskualdeko aktualitatea azalera ekartzeari.