Gaur eskualdeko toki batetik bestera egingo dugu salto. Lehenbizi, Artziniegako gaurkotasunezko gaiak izango ditugu hizpide, Arkaitz San Jose zinegotziarekin.
Horren ostean Urduñara mugituko gara. Bertan egingo da igandean Euskal Eskola Publikoaren jaia, eta horri buruzko mintzatuko gara bertako herri eskolako kideekin.
Amurrion amaituko dugu gaurko saioa, Zaraobe saskibaloi taldeko kideak gonbidatuko baititugu igandean lortu zituzten garaipenez mintzatzeko.
Ez gaitezen gehiago luzatu. Ekin diezaiogun eskualdeko aktualitatea azalera ekartzeari.