Gaurko Azalera podcastean asteburura begira jarriko gara. Izan ere, larunbatean Atxu Eguna ospatuko dute Orozkon, Atxulaur Kirol Elkarteko senior taldeak igoera lortu duelako. Horri buruz mintzatzeko gurekin izango ditugu Atxularreko kideak.
Horrez gain, Amurrioko Harro Eguna ere ospatuko da larunbatean, eta horri buruz solastuko gara ekimen horren antolatzaileekin.
Ez gaitezen gehiago luzatu. Ekin diezaiogun eskualdeko aktualitatea azalera ekartzeari.