Bi gai oso ezberdin izango ditugu hizpide ikasturte honetako azken Azalera podcastean. Alde batetik, Haizea Urkixorekin mintzatzeko aukera izango dugu, 'March to Gaza' ekimenean, Egipton, izan dituen bizipenen inguruan.
Bestetik, Enai eta Jorge Bengoa aita-semeak izango ditugu gurekin, Espainiako K-1 Txapelketan lortu dituzten garaipenen inguruan mintzatzen.