Hemen gaude berriz zuzenean Aiaraldea Komunikabidearen ‘Azalera’ podcastean, eskualdeko aktualitatearen nondik norakoak azalera ekartzeko prest. Dakizuen bezala, ostegunero emituko dugu saio hau, 13:00etan zuzenean Faktoriako platotik.
Gaur Artziniegako aktualitate instituzionala izango dugu hizpide, Arkaitz San Jose zinegotzia izango baitugu gurekin gaurkotasunezko gaiei buruz mintzatzen.
Horren ostean, kontu ilunagoetan murgilduko gara. Izan ere, bihar Arimen Gaua ospatuko da Euskal Herriko eta Aiaraldeko hainbat txokotan, eta horri buruz mintzatuko gara bi pertsonaia oso berezirekin.
Ez gaitezen gehiago luzatu. Ekin diezaiogun eskualdeko aktualitatea azalera ekartzeari.