Gaur Arrankudiaga eta Zolloko aktualitate instituzionala izango dugu hizpide, Txutxi Ariznabarreta alkatea izango baitugu gurekin gaurkotasunezko gaiei buruz mintzatzen.
Horren ostean, Urduñara egingo dugu salto. Izan ere, mendi lasterketa egingo da bertan igandean, eta horri buruz mintzatuko gara probaren antolatzaileetako bat den Anartz Gonzalez Puellorekin.
Ez gaitezen gehiago luzatu. Ekin diezaiogun eskualdeko aktualitatea azalera ekartzeari.