Gaur Orozkoko gaurkotasun instituzionala izango dugu hizpide, Aingeru Olaguenaga Iza zinegotzia izango baitugu gurekin udalerriko gaurkotasunezko gaiei buruz mintzatzen.
Horren ostean, asteburura begira jarriko gara. Izan ere, igandean ospatuko da Aiaraldeko Euskararen Eguna, eta horri buruz hitz egingo dugu Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluko Ane Izquierdo Aguilerarekin.
Ez gaitezen gehiago luzatu. Ekin diezaiogun eskualdeko aktualitatea azalera ekartzeari.