Gaur bi gonbidatu izango ditugu gurean. Alde batetik, Gorka Aguirre Astolarekin mintzatuko gara. Aiaraldea Lanean federazioko presidentea da bera, eta gaur goizen egin duten enplegu azokaren eta eskualdeko ekonomiari buruzko beste hainbat gaiei buruz mintzatuko gara berarekin.
Bestetik, Iñaki Gurtubai Artetxe egongo da gurekin, Arabako Foru Aldundiko Berdintasun, Euskara eta Gobernantzako foru diputatua. Aldundiak onartu berri duen Euskararen erabilera sustatzeko plan estrategiko berriaren eta plan horrek Aiaraldean izango duen islaren inguruan mintzatuko gara berarekin.
Ez gaitezen gehiago luzatu. Ekin diezaiogun eskualdeko aktualitatea azalera ekartzeari.