Tubacex enpresa aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea egin nahi du Amurrioko eta Laudioko fabriketan. Horrela berretsi diote Aiaraldea Komunikabideari iturri sindikalek.
Konpainiak lehenengo bilera deitu du langile ordezkariekin eta ekainaren 16an, asteartean, izango da.
Hedabideek zabaldu dute Ormuzeko itsasartearen itxierak eragin duela ekoizpena murrizteko beharra. Gaur Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak aipatu du Iranekin akordiorako lehen urratsak egin dituela.
Momentuz, sindikatuek ez dute adierazpenik egin zuzendaritzaren asmoei buruz, ez baitute aparteko informaziorik, eta ez dakite ezta zenbat iraungo lukeen neurriak ere.
Gogoratu beharra dago lanuzte ziklo baten ondoren, Tubacexek eta sindikatuen gehiengoak Lan Hitzarmen berria sinatu zutela apirilean.