Okondoko eta Aiarako udal igerilekuak gaur irekiko dituzte

Aitor Aspuru Saez 2026ko ekainaren 19a

Aiarako igerilekuak, artxibo irudi batean. / Aiaraldea.eus

Azken moldaketak eginda, gaur abiatuko dute udako denboraldia Okondoko eta Aiarako udal igerilekuetan.

Gaurdanik eskualdeko udal igerileku guztiak egongo dira irekita. Izan ere, Okondo eta Aiarako tokiko erakundeenak falta ziren soilik zerbitzua abian jartzeko eta gaur goizean eta eguerdian egingo dute.

Zehazki, Okondok ohiko ordutegian egingo du, 11:30ean, eta Aiarak, aldiz, 14:00etan izango ditu prest Ibaguengo igerilekuko instalazioak.

Udal gehienek ekainaren 13an eman zioten hasiera denboraldiari, baina ezustekoak ere gertatu dira, Urduñan kasu.

Edonola ere, gogoratu beharra dago gaur eta hurrengo egunetan eguraldi iragarpenek aurreikusi dutela bero handia egingo duela, eta gaur, adibidez, alerta horia indarrean dagoela Araban sute arriskuengatik.

Euskalmet agentziak, esaterako, 34º eta 37º arteko tenperaturak iragarri ditu hurrengo hiru egunetarako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide