Atzoko C3 linearen "kolapsoa" salatu du EH Bilduk eta konponbideak exijitu ditu

Erredakzioa 2026ko ekainaren 25a

Laudioko tren geltokiaren aurrean egin zuten agerraldia aurreko astean. / EH Bildu

Gaiari lotutako agerraldia ere egin zuten aurreko astean Laudio eta Arrigorriagako alkateek zerbitzu "moderno, seguru, irisgarri eta duina" eskatzeko eta hobekuntza zehatzak plazaratzeko.

Azkenaldian ohikoa izaten ari den bezala, atzo ere gorabeherak egon ziren Renfeko C3 linean. Aiaraldea Bilborekin eta Hego Uribe eskualdearekin lotzen dituen tren zerbitzuan trenek atzerapenak izan zituzten, horietako zenbait bertan behera gelditu ziren eta, gainera, Ollargan eta Abando arteko tartea funtzionamenduz kanpo egon zen arratsaldeko tarte batez. Geltokietako pantaila batzuk ere hondatu ziren. 

Egoera salatzeko oharra zabaldu du EH Bilduk eta adierazi du Aldirietako C3 linearen egoera larria dela eta atzoko gertakaria ezin dela isolatutzat jo, baizik eta lineak "aspaldidanik dituen egiturazko arazoen beste adibide" bat dela.

Trena "oinarrizko zerbitzu publikoa" dela gogorarazi du eta horregatik "onartezina" dela "herritarren mugikortasunari eta bizi-kalitateari zuzenean eragiten dieten gorabeherak errepikatzen jarraitzea".

Gaiari lotutako agerraldia egin zuten aurreko astean Laudio eta Arrigorriagako alkateek zerbitzu "moderno, seguru, irisgarri eta duina" eskatzeko eta hobekuntza zehatzak plazaratzeko.

Renferi eta Adifi eskatu diete erantzukizuna beren gain hartzeko eta modu koordinatuan jarduteko. 

Batzar Nagusietan, Eusko Legebiltzarrean eta Diputatuen Kongresuan, ekimen instituzionalak sustatuko dituztela ere iragarri dute, eta gizarte-mobilizaziorako dinamikak ere jarriko dituzte abian.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide