Kepa Junkera eta Eusko Jaurlaritzaren sorrera omenduko dituzte Urmugaren Urtanta egitasmoaren Aiaraldeko etapetan

Txabi Alvarado Bañares 2026ko ekainaren 29a

Uztailaren 24 eta 25ean bisitatuko du egitasmoak Aiaraldea. Migrazioaren errealitateak ikustaraztea izango da aurtengo egitasmoaren helburua. 

Uztailaren 24 eta 25ean bisitatuko du Urmugaren Urtanta ekimenak Aiaraldea. Lehen egunean Artomaña eta Delikatik arituko da mendizaletasuna eta musika uztartzen dituen egitasmo ibiltaria, bidean hainbat kontzertu eskainita: 12:00etan piano eta bibolin saioa egongo da eta 18:00etan Et Incarnatus Orkestra eta Mikel Urdangarinek joko dute.

Orkestra horrek berriro joko du 20:00etan, Artomaña Txakolindegian eskainiko duten itxiera emanaldian. Antolatzaileek aurreratu dutenez, "ekimen oso berezia" egingo dute,  Eusko Jaurlaritzaren sorreraren 90. urteurrena dela eta. Izan ere, nabarmendu dutenez, Jaurlaritza bera euskal kulturaren bultzatzaile nagusietako bat izan zen bere sorreran, Eresoinka bezalako proiektuak sustatuta. 

Hurrengo eguneko ekimena ere izango da berezia, Kepa Junkera izango baita ohorezko gonbidatua. Tokiko musikariak izango dira protagonista egun horretako kontzertuan, Erauntsi Dantza Taldea, Lander Txato, Aitor Aspuru, Uxue Kerejeta eta Gorka Hermosa igoko baitira oholtzara, Et Incarnatus-eko kideekin eta Urduñako txistulari eta trikitilariekin batera. 

Horrez gain, Montes Solidarioseko kideek ere hartuko dute parte mendian barrena egingo den ibilbidean, mugikortasun mugatua duten parte hartzaileei laguntzen. 

Nabarmendu dute Urduña muga-hiria dela, eta horrek baduela sinbolismoa aurtengo edizioan, migrazioen errealitateak jendarteratzea izango baita helburua.

Bi ekimenetara joateko sarrerak salgai daude dagoeneko Urmugaren webgunean

Migrazioaren errealitateak jendarteratzea helburu

Gaur goizean egin dute Urtanta egitasmoaren aurkezpena Urduñako Udaletxean. Bertan nabarmendu dutenez, bi arrazoi nagusi egon dira ekimenaren bi etapa eskualdean egiteko.

Alde batetik, Urmugako kideek gogora ekarri dute iazko edizioan harrera beroa egin zietela hirian.

Bestetik, nabarmendu dute Urduña muga-hiria dela, eta horrek baduela sinbolismoa aurtengo edizioan, migrazioen errealitateak jendarteratzea izango baita helburua. Hain zuzen, Kanariar Uharteetan abiatu zuten ekimena maiatzean, eta Bidasoan egingo dute bigarren etapa uztailaren 18an, "muga zeharkatzen bizitza galtzen duten migratzaile guztien memorian".  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide