Faktoriarako propio sortutako ikuskizun berezia taularatuko dute Porrotxek eta Yogurinha Borovak ostegunean.
Koloreak eta baloreak dantzan izenburupean, bertaratzen diren haur eta familiekin batera irri eta kantu egiteko prest etorriko dira bi lagunak.
Oraindik sarrera gutxi batzuk daude salgai, 7 eurotan bazkideentzat eta 9 eurotan bazkideak ez direnentzat. Horrez gain, Aiaraldea Komunikabideak sarrera bikoitza zozkatuko du bihar eguerdian.
Antolatzaileek azaldu dutenez, ikuskizunaz gozatzera joango diren diren kide guztiek (haur eta heldu) izan behar dute sarrera, salbu 18 hilabete baino gutxiago duten umeek.