Kultur Faktoriak Arte Hartze Zikloaren edizio berria atondu du udazkenerako. Irailaren 11n abiatu zuten egitasmoa, tokiko zein Ekialdeko sortzaileen mahainguruarekin eta Auhen taldearen kontzertuarekin. Bigarren jarduera, aldiz, Fusible taldearen kontzertua izan zen, iragan ostiralean egin zena.
Zikloa jada martxan dagoen arren, beste lau emanaldi geratzen dira oraindik:
- URRIAK 18, domeka · 19:00
Paxkal Irigoyenen egonaldiaren saio irekia - URRIAK 22, eguena · egun osoko egitaraua
Kulturgintza sendotzeko tresnak (tailerrak) + 12:00-14:00 Maita Kultura + 16:00-19:00 Marta Castroren tailerra - AZAROAK 1, domeka · 18:00
Ibantuta zine ikuskizuna - AZAROAK 21, zapatua · 18:00
Arte Eman Festa: Sormen egonaldietan izandako artisten saio irekiak (Itxaso Gardoki, Nerea Lizarralde, Andrea Berbois, eta Jon Garrido Gallado) + If Matxikote bekadunaren erakusketa + Hor Hor taldearen kontzertua
Hemen eskuratu daitezke saioetarako sarrerak, baina aukera dago baita guztietarako bonoa eskuratzeko. Hain zuzen, bono horietako bat zozkatuko du Aiaraldea Komunikabideak ostiral honetan, 12:00etan. Hemen parte hartu daiteke zozketan.