Aiaraldeko Ekintzen Faktoriak euskara ikasteko doako ikastaroa eskainiko du, bigarren urtez

Garazi Cuadra Alvarez

Iaz egin zen ikastaroa lehenbiziko aldiz. / Aiaraldea.eus

Euskara ikasteko lehen urratsak eman nahi dituzten helduei zuzenduta dago ikastaroa, eta astelehenetan izango da, 17:15tik 18:45era. Aurten, gainera, haurrekin joateko aukera ere eskainiko da. 

Euskara ikasteko ikastaroa antolatu du Aiaraldea Ekintzen Faktoriak bigarren urtez jarraian, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluarekin elkarlanean. Doako ikastaroa izango da eta euskara ikasten hasi nahi duten helduei zuzenduta dago, harrera-ikastaro gisa funtzionatuta. 

Ikastaroaren helburu nagusia euskarara hurbiltzea eta hizkuntzan lehen urratsak ematea da. Horretarako, besteak beste, entzumena landuko dute parte-hartzaileek, eguneroko testuinguruetan euskararekin lehen harremana izan dezaten.

Aurten egitasmoak berritasun bat dauka: haurrekin joateko aukera egongo da, programaren parte izango baitira, euskaraz aritzeko eta hizkuntzaren erabilera sustatzeko jardueren bidez. Ikastaroa astean behin izango da, astelehenetan, 17:15etik 18:45ra, Faktorian. Hala ere, ikastaroa helduei zuzenduta dagoenez, haurrak bertara eramateko, helduak ere ikastaroan izena emanda egon beharko du. Aldiz, helduek haurrik gabe ere parte hartu ahal izango dute.

Izen-ematea zabalik

Izena emateko epea dagoeneko zabalik dago, eta taldea osatu arte egongo da aukera batzeko. Eskolak Faktorian emango dira, Laudion. Beraz, euskarara hurbildu eta hizkuntzan lehen urratsak eman nahi dituztenek aukera izango dute ikasten hasteko, modu errazean eta doan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide